PASSIVHAUS

Passivhaus estandarra, eraikitzeko metodologia bat da, non eraginkortasun handiko eraikinak bilatzen diren. Eraikin mota hauek, bost ezaugarri nagusi dituzte:

1. Isolamendu termiko egokia. Fatxaden bidez energia galerak saihesteko helburuarekin, isolamendu termikoaren lodiera egokia kalkulatzean datza.

2. Kalitatezko leihoak eta beirak. Fatxaden isolamendu hori osatzeko, leiho eta ateetan kalitate handiko elementuak instalatu behar dira. Gainera, fatxadetan dauden hutsune hauek oso baliagarriak dira era honetako eraikinetan, eguzki-energiaren ekarpena kontrolatu ahal izateko.

3. Hermetikotasuna. Inguratzailea estankoa izatearekin lortzen da etxebizitzaren erosotasuna, haize-laster sentsaziorik gabe. Inguratzailearen bidez ematen diren aire infiltrazio eta ihesak txikiagotu behar dira minimora arte.

4. Zubi termikoak. Kanpoko isolamenduan ematen diren ahulguneak dira, zeintzuk aurkitu eta ebatzi egin behar diren, energia kontsumo egokiak lortzeko.

5. Bero berreskurapena duen aireztapena. Aurreko lau puntuekin, etxebizitzaren isolamendua eta hermetikotasuna lortzen da, baina hauek osatzeko, aireztapen mekanikoaren instalakuntza egin behar da. Tresna hauek etxebizitzaren airearen berriztapena egiten dute, barruko aire kutsatua, kanpoko aire berriarengatik aldatuz. Prozesu horretan, sartzen den airea garbitzen dute makinek, filtro batzuen bidez, eta baita ateratzen den airearen berotasunaz profitatuz, aire berri hori berotu. Honela, etxebizitzaren erosotasun baldintzak hobetzen dira, temperatura mantenduz aire garbiarekin.