SATE
Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistemak (SATE), eraikinen birgaitzeetarako erantzun hoberenetarikoak eta gehien erabilitakoak dira. Arkupe-n, sistema hauen aplikazioan esperientzia handia dugunez, gure bezeroei konfiantza eta segurtasun osoa eskaintzen diegu.
SISTEMAREN ABANTAILAK...
> Abantaila nagusia energia kontsumoaren murriztapena da. Birgaitzean egindako inbertsioaren itzulera ahalbidetzen duena.
> Sistema honek, kondentsazioak izateko arriskua murrizten du. Gainera isolamendu sistemak iragazgaitzak dira uraren aurka eta iragazkorrak ur-lurrunaren aurka.
> Etxebizitzan erosotasun termikoa hobetzen da. Fatxaden kanpoaldearen eta barnekaldearen artean ez dago tenperatura desberdintasun nabaria, beraz, ez da ematen etxebizitza barruan beroa galtzen ari den irudipena.
> Eraikinaren kanpoaldeko fatxadarekiko moldakorra denez, zubi termikoak sahiestea errazten du.
> Funtzioa ez da berotzea, baizik eta isolatzea. Horregatik, sistema hauek baliagarriak dira bai udan, bai neguan.
> Mantentze-lanak, beste sistemekin konparatuz, oso baxuak dira.
> Fatxadaren itxura hobetzen dute, eraikina gazteagotuz. Bestalde, akabera-aukera zabala dela medio, eraikinak hasiera batean zuen estetika errepikatu daiteke. Eraikin historikoen kasuetarako adibidez, sistema honek arkitektura-elementuen (moldura edo kontsolak esaterako) instalazioa onartzen du.
> Bizilagunentzako eragozpen handirik gabe instalatu daitezkeen sistema dira. Obran zehar bizilekuan jarraituko daiteke bizitzen, eta horrela, sistemak eskaintzen dituen onuren eboluzioa sentitu.
>Eraikinen egiturarentzako babespen moduan jokatzen dute, eraso-klimatikoen aurka.