LAN OSAGARRIAK

Eraikinen birgaitze-obrak osatzeko, eskeintzen ditugun zerbitzuen artean, beste hauek aurkitu ditzazkezue:

  • Balkoietako baranden aldaketa.
  • Balkoien inpermeabilizazioa eta alikatatua.

Barandak

Sarritan aurkitzen dugu, gure obretan, barandak egoera oso kaltetuan daudela. Izan daiteke, korrosioaren ondorioz, material-galera ematea, eta honekin baranden propietateak murriztea. Egoera oso larria denean, patologia hauek, objektu edota pertsonen erorketa eragin dezakete. Hori saihesteko, gure obretan baranden kontserbazio egoera aztertzen dugu, eta behar den kasuetan, berri batzuen ordez aldatzeko balorazioa prestatzen dugu. 

Baranda berrien eredua. Ezkerrean barrote modukoak eta eskuinaldean aluminio + beira.

Altzairu herdoilgaitz + beira moduko baranda berrien eredua. 

Inpermeabilizazio eta lauzatzea

Gehien ikusten ditugun patologien artean, balkoien frente eta sabaien material galerak eta hezetasunak aurkitu ditzazkegu. Arazo hauen iturria, balkoietako lurren inpermeabilizazio eza da. Horregatik, Arkupen, material berrienak eta kalitate handiena dutenak erabiltzen ditugu, balkoien inpermeabilizazioa bermatzeko. Ondoren, sistema hauek babesten dira, balkoien lauzatzearen bidez.