GURI BURUZ

Bizitegi-sektorea gas kontaminatzaileen sortzaile nagusienetakoa da, CO2-aren emisioen %12 baten erantzule delarik eta estatu mailan kontsumitzen den energiaren %18a dagokiolarik. Gaur egungo eraikinek ez dituzte energia-eraginkortasun baldintzak betetzen, bereziki, azken urteetan eraikuntza prozesuetan izan den kontzientzia-faltarengatik.

Eraikuntzan energia-eraginkortasuna lortzea funtsezkoa da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Problematika hau konpontzeko, Arkupe sortzen da gaur egungo bizilekuak energia-aurrezte eta erosotasun irizpideetara gerturatzeko.

*Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía (IDAE)-k egindako 2016 urteko kontsumo balantzetik lortutako datuak --> 82.333 kontsumo totalaren aurrean, bizitegi sektorearen 15.067ak.

Gure giza-taldeak, birgaitzeen sektorean ibilbide luzea duena eta isolamendu termikoko sistemetan espezializatua dena, bere ezaguerak eta esperientzia jartzen ditu gure bezeroen esanetara. Arkupe-ren indarra, lanak egiterakoan kalitatearen kontrolean eta obra bakoitzaren antolakuntza zehatz batean datza. Gainera, desberdintzen gaituena, gertuko harreman bat da, adeitsua eta norbanakoaren neurrira egindakoa.