Birgaitze berria Jose Eguino 12 kalean (Irun)

17/01/2020

Obra berri bat hasten dugu, Jose Eguino kaleko 12. zenbakian, Irunen. Bizilagunek, eraikinaren birgaitzea egiteko aukeratu gaituzte, gaur egun hondatuta dauden fatxadak eraberritzeko, kanpoko isolamendu termikoko sistema (SATE) baten bidez. Bai fatxadetan, bai balkoi-sabaietan, 120 mm-ko poliestireno bidezko isolamendua instalatuko dugu.

Gainera, balkoietako zoruak ere berrituko dira, kalitate handiko sistema iragazgaitz bat gehituz. Balkoietan ere, barandak aldatuko dira, altzairu herdoilgaitzez eta beiraz konposatutako berri batzuen ordez.