IGOGAILUAK

Jabekide-komunitateetako eraikinetan irisgarritasun baldintzak betetzea beharrezkoa suertatzen da mugikortasun urriko pertsonentzat eta adineko bizilagunentzat. Baldintza hauek zuzenki lotuta daude, mugikortasun eta komunikazio giza-eskubideekin, eta bizitoki duin bat izatekoarekin.

Horregatik Arkupe-n oztopo arkitektonikoak ezabatzeko lanak eta irisgarritasun obrak egiten ditugu. Komunitatearekin goaz eskutik eraikin bakoitzean irtenbide egokiena bilatzeko, aukera desberdinak aztertu ondoren. Egiten ditugun lanen artean aurkitzen dira:

Arrapalen gauzatzeak. Irisgarritasuna lortzeko, batzuetan aski da arrapala baten edo batzuen gauzatzearekin. Gainera, arrapala berri hauek oztopo arkitektoniko bat zegoen lekuan egin daitezke askotan.

Igogailuen instalakuntza. Komunitateak igogailua ez daukan kasuetan, berri baten instalakuntza egiteko aukera egokiena bilatzen dugu. Egungo eskailera-begian, eraikuntzaren kanpoaldetik, eskaileraren mozketa baten bidez, edota patioetaz baliatuz.

Plataforma jasotzaileen instalakunta. Eskailera-atalak libratzeko beste aukera bat, plataforma jasotzaile baten instalakuntza da. Honekin, 0 kota, gaur egungo igogailua dagoen kotarekin konektatu daiteke.

Igogailuaren sarbidea 0 kotara egokitzea. Plataforma jasotzailearena baina aukera hobeagoa izan daiteke, dagoen igogailua egokitzea, 0 kotaraino jetsi dezan. Lan honek, eraikinaren bizilagun guztiei egiten die mesedea.